XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) lenago, itzegiten asi naizenetik entzun dezutena berriro esan bearrik - Elkano eta Gebara, eta Zarrkizano eta Urrdaneta eta beren lagunak il ta gero ere, etzan euskaldunen kemenik galdu itsasoaren orroakaz, eta ezerr ikusten uzten ez duen bisutsagaz izutu gabe, ainbat eta ainbat gizon bularrdetsuren antzera, lurr berrien billa joateko, ontziak noranai eramaten beste edozein baño trrebeago izateko, itsas-jazarretan izen ona irabazteko, ontzidien buruzaritza alperrik eta duan ematen etziotela nori nai eta non nai erakusteko.

Gipuzkoarr arrgi batzuen izenak esan ditut lenago.

Bizkaitarr batzuen izenak esan nai ditut orain.

Bilbo'tik atera ziran Berrtendona eta Rekalde, au andrre tolosarrarekin ezkondua, eta izan liteke jatorriz Berrgara'n sustrraia zuena.

Mundaka'koak ziran Porrtuondo aita-semeak; Mungiakoa Matxin ospetsua; Porrtugalete'koa Vallecilla; Lekeitio'koa Arrtieta; Ondarrua'koa Gilestegi; Murelaga'koa Ibañez de Aulestia, Berrnarrdino Mendoza'ren laguna, onekin elkarrturik, Berrberia'n zebiltzan itsaslapurrak menderatu zituena; (...).